Atari Zentrua, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak baimendutako zentru soziosanitarioa da.
Eskeintzen diren zerbitzuak:
- Arreta Goizitar zerbitzua: 0-6 urte bitarteko haurrentzat
- Haur Garapen zerbitzua: 6-12 urte bitarteko haurrentzat
- Arreta pribatua, lehen haurtzaro, haurtzaro eta nerabezaroan
Zerbitzu bakoitzean eskeintzen diren eskuhartze motak:
- Haur eta nerabeen psikoterapia
- Familiei laguntza psikogikoa eta orientabideak
- Logopedia
- Irensketaren arloan tratamentuak
- Haur fisioterapia
- Arnasketa fisioterapia
- Estimulazio goiztiarra
- Psikomotrizitatea
- Eskuhartze pedagogikoa irakurketa-idazketa prozesuan
- Gizarte lan arlotik laguntza eta jarraipena
- Guraso taldeak
Lan taldea, haurtzaroan espezializatutako profesional hauek osatzen dute:
- Psikologo eta psikoterapeutak
- Logopedak
- Fisioterapeuta
- Psikomotrizista
- Gizarte langilea
- Administrari laguntzailea
Zentruaren lan ardatza, haurra eta ingurunearen artean bitartekaritza funtzioa betetzea da. Haurraren zailtasunen ulermena erraztea, eta bere integrazio eta garapen orokorra sustatzea da helburu. Bestalde, Atari Zentrutik, osasun, hezkuntza eta gizarte baliabideekin koordinazioa egiten da.
